Mundua

Hong Kongeko manifestariak kanporatu eta dozenaka lagun atxilotu ditu Poliziak

Manifestariek gaur arteko epea zuten bi hilabete iraun duten protestak amaitzeko.

Langileak manifestariek jarritako barrikadak kentzen. ALEX HOFFORD / EFE
2014ko abenduaren 11
08:12
Entzun

Irailaren hasieran Hong Kongeko erdigunea okupatu zuten milaka manifestarietatik ehunka batzuk soilik jarraitzen zuten gaur goizaldean kanpaleku nagusian. Goi Auzitegiak protesta kanpaleku nagusia desegiteko jarritako epea gaur goizean amaitu da, eta lehen orduan hasi dira segurtasun indarrak bertan jarraitzen zuten manifestariak kanporatzen. Liskarrik izan ez den arren, segurtasun indarrek dozenaka lagun eraman dituzte atxilo.

Hilaren hasieran egin zuten Occupy Central mugimenduaren hiru sortzaileek Hong Kongeko Gobernuaren kontrako protestak amaitzeko deia, Ikasleen Federazioarekin hautsita. Azken horrek okupazioarekin jarraitzeko eskatu zien manifestariei. Hain zuzen ere, federazioko buru Alex Chowk nabarmendu du protestek beren helburua lortu dutela: "Erakutsi dugu azkeneraino heltzeko prest gaudela Hong Kongentzako benetako demokrazia lortzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.