HOTZA, ARAZO ITURRI EUROPA OSOAN
Azken egunotako eguraldi hotzak arazo dezente sortu ditu Europa guztiko azpiegituretan. Edinburgoko (Eskozia), Frankfurteko eta Municheko (Alemania), Genevako (Suitza) eta Londresko Gatwick aireportuetan hegaldi anitz bertan behera gelditu ziren atzo, bigarren egunez. Frantziaren erdialdean eta ekialdean, berriz, 10.000 kamioi inguru geldituta daude denboralearen ondorioz. Polonian, 11 eskale hil dira hotzez. Irudian, Genevako aireportua elurtuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu