eguraldia

Hotzak 89 lagunen heriotza eragin du Europa ipar eta ekialdean

Haietatik 49, Ukrainan hil dira. Hainbat herrialdetan hogei gradu azpitik dituzte.

2012ko otsailaren 1a
14:06
Entzun

Europako ipar eta ekialdean azkeneko egunetan gutxienez 89 lagun hil dira hotzaren ondorioz. Haietatik gehien Ukrainan zendu dira: 49 lagun lehengo ostiraletik. Hogei gradu azpitik dituzte herrialdean, eta Ukrainako Larrialdi Ministerioak dio azken 24 orduetan hamahiru pertsona hil direla, eta azken egunetan 800en bat artatu dituztela. Biharko -29 graduko tenperatura iragarri dute harako.

Errumanian hamalau lagun hil dira, Osasun Ministerioaren arabera. Covasnan —herrialdearen erdialdean—, 32,5 gradu azpitik dituzte. Elurraren ondorioz hainbat errepide moztuta daude Errumanian, makina bat herri isolatuta eta argindarra falta da nonahi. Gobernuak armada erabili behar izan du biktimei laguntzeko.
 
Polonian hotzak hamabost lagunen heriotza eragin du azken egunetan; haietatik bost atzotik zendu dira. Han ere hogei gradu azpitik dauzkate, eta 30 azpitik espero dituzte. Varsovian kalean berogailuak jarri dituzte.

Bulgarian bost lagun zendu dira, Serbian beste bost, Hungarian bat, Mazedonian beste bat... Lituanian —lau pertsona hil dira—, Errusia, Estonia edota Letonian ere hotz galanta daukate. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.