Hrant Dinkren hiltzailea zigortu dute Turkian
TURKIA. Ogun Samastek Hrant Dink kazetari eta idazlea hil zuen 2007an. Turkiako auzitegi batek atzo eman zuen kondenaren berri, eta 21 urteko eta sei hilabeteko zigorra ezarri dizkio Samasti. Horrekin batera, hamasei hilabete gehiagora kondenatu du, legez kanpo pistola bat eramateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu