Hugo Chavez presidentea Venezuelara itzuli da, ezustean

Ia hilabete igaro du Kuban, eta Venezuelako independentziaren 200. urteurrenaren bezperan iritsi da

2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Hugo Chavez Venezuelako presidentea Caracasera ailegatu zen atzo goizaldean. Hilabete inguru pasa du Habanan, minbizia duela-eta ebakuntza egitera joanda.

Bart agerraldia egitekoa zen presidentearen jauregian.

Gaur 200 urte dira Venezuelak independentzia lortu zuenetik, eta baliteke horregatik itzuli izana. «Ez dut uste ekitaldi ofizialetan parte hartuko dudanik, baina han izango naiz», adierazi zuen Chavezek.

«Nire itzuleraren hasiera da», esan du. Dena den, tratamenduarekin jarraitu behar du, eta jakiteko dago Caracasen ala Kuban jasoko duen.

Oposizioarentzat ezustekoa izan da Chavezen itzulera, dagoeneko presioa egiten ari baitziren Elias Jaua presidenteordeak haren kargua har zezan. Dirudienez, ordea, agintean jarraitzeko asmoa du Chavezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.