Hugo Chavezen gaixoaldia

2011ko uztailaren 6a
00:00
Entzun

27 EGUN KUBAN

Ekainak 8. Venezuelatik Kubara joan zen Hugo Chavez, ofizialki bi herrialdeen artean egitekoa zen goi bilera batean parte hartzera.

Ekainak 10. Abszesu pelbiko batengatik ospitaleratu, eta larrialdiko ebakuntza egin zioten Habanan.

Ekainak 12. Venezuelako telebistarekin harremanetan jarri zen telefonoz, eta osasun azterketetan «zantzu gaiztorik» ez ziotela atzeman jakinarazi zuen.

Ekainak 18. Fidel eta Raul Castrok ospitalera egindako bisitaren argazkiak argitaratu zituen Kubako prentsak.

Ekainak 24. Chavez «bizitzaren alde» borrokan ari zela adierazi zuen Venezuelako Atzerri ministroak.

Uztailak 1. Minbizia duela jakinarazi zuen Chavezek telebistan egindako adierazpen batean. Bi ebakuntza egin dizkiotela eta aginteari eusten diola adierazi zuen Venezuelako presidenteak.

Uztailak 4. Venezuelara itzuli zen Hugo Chavez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.