Botoen %52 zenbatuta, Humala nazionalistak %27,80 eskuratu dituela agertu du ONPE Peruko hauteskunde batzordeak. Unidad Nacional eskuindarreko hautagai Lourdes Floresi %26,32 eta PAPko Alan Garcia sozialdemokratari %25,60.
Hauteskunde mahaien %83,5ean zenbaketa azkarreko sistema bat aplikatuta, berriz, botoen %30 eman dizkio Apoyo ikerketa enpresak Humalari; Floresi %24,9 eta Garciari %23,5. Hala ere, Floresen eta Garciaren arteko tartea oso txikia dela nabarmentzen dute aztertzaile guztiek, eta zenbaketa osatu arte ezin dela bien artean nor nagusituko den aurreratu.
Nolanahi ere,, Humala da hauteskunde hauetan ezustea eman duena. Militarra, Fujimoriren aurka altxatu zenetako bat, "agintekeria populista" ekarriko duela irizten diote Peruko sektore batzuk; beste batzurentzat, ordea, Hugo Chavezen edo Evo Moralesen pareko da, eta Peruko sektore indigena txiroenekin bat egiten duen bakarra.
Mundua
Humala irabazle Peruko presidentetzarako hauteskundeetan, baina bigarren itzulia beharko da
Botoen %52 zenbatuta daukatela, Ollanta Humala UPP alderdi nazionalistako hautagaiak lortu du boto gehien Peruko lehendakaria aukeratzeko hauteskundeetan, baina, hala ere, gehiengo absoluturik ez duenez, bigarren itzulia beharko da hurrengo presidentea nor izango den erabakitzeko. Humalarekin batera bigarren itzuli horretan nor lehiatuko den ez dago argi, Lourdes Flores eskuinaren hautagaia eta Alan Garcia sozialdemakrata erabat parean baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu