Ollanta Humalak irabazi du atzo Perun egin ziren presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia. Botoen %28,02 eskuratu ditu Humalak. Datorren astean emango dituzte behin betiko datuak. Kontaketa poliki doa, eta azken datuen arabera ez da Pablo Kuczynskirekin Humalarekin lehiatuko dena, baizik eta Keiko Fujimori.
Botoen %64 zenbatuta, Fujimorik horien %22,49 jaso ditu. Kuczynskik, berriz, %22,29. Zenbaketak aurrera egin ahala txandakatzen ari dira bi horiek bigarren postuan. Alberto Fujimoriren alabak boto guztiak zenbatzen direnean bigarren itzulian izango dela uste duela esan du. Humalak elkarrizketa mahai bat osatuko duela iragarri du, indar politiko, sozial eta ekonomiko guztiekin.