Mundua

Human Rights Watchek epelkeria leporatu dio Ban Ki-mooni zenbait giza eskubideren urraketa salatzeko orduan

Nazio Batuen Erakundeko idazkariarentzat giza eskubideek ez dutela berebiziko garrantzia salatu dute txosten batean.

2011ko urtarrilaren 25a
17:07
Entzun
Human Rights Watch (HRW) giza eskubideen aldeko erakundeak epelkeria leporatu dio Ban Ki-moon Nazio Batzuen Erakundeko idazkariari zenbait salaketa egiteko garaian, eta salatu du giza eskubideek harentzat ez dutela berebiziko garrantzirik. Urteko txostena aurkeztu du HRWek, eta horretan zenbait giza eskubideren urratzea salatzeko "bereziki uzkur" dela dio, eta Txinaren adibidea jarri du. Liu Xiaobo Bakearen Nobel sariduna ez duela zoriondu gaineratu du.

Lidergo ahula>/em> atalean sartu dute Ban Ki-moonek txostenaren egileek, eta horrekin batera, baita David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea ere. Hu Jintaoren gobernuaren jarduna salatzeko Ban Ki-moon ez dela ausart dio HRWek. Turkmenistan eta Uzbekistanen kasuan Ban Ki-moonek giza eskubideen alde presioa egin duela dio, baina azaroan Txina bisitatu zuenean disidenteez ez ziola Hu Jintaori hitz egin salatu du.

Ban Ki-moonek, gainera, zenbait agintarirengan eragiteko duen gaitasunaz ezohiko konfiantza erakutsi duela dio txostenak, eta batzuetan gobernu "zanpatzaileez" iritzi ona eman duela salatu du. "Myanmarko hauteskunde iruzurraren ondoren hauteskunde parte-hartzaileagoak egiteko ez zela berandu esan zuen, horretarako preso politikoak askatzen baziren", dio txostenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.