Hungariaren eta Poloniaren helegitea aztertzen hasi dira
COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz sortutako suspertze funtsak erabili ahal izateko, EB Europa Batasunak estatu kideei jarri dien baldintzetako bat da zuzenbide estatua errespetatu behar dutela. Baina Hungaria eta Polonia ez daude ados. Baldintza horren kontrako helegitea jarri zuten Europako Justizia Auzitegian, joan den martxoan, argudiatuz baldintza horrekin Bruselak bere gain hartzen dituela ez dagozkion eskumenak. Auzitegia atzo hasi zen helegitea aztertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu