Iraken okupazioa / Husseinen kontrako epaiketa

Huseini heriotza zigorra ezarri zion epaia berretsi du Irakeko Apelazio Auzitegiak

Irakeko diktadore ohi Sadam Husein hiltzea erabaki zuen epaia berretsi du gaur Irakeko Apelazio Auzitegiak. Jalai Talabani Irakeko lehendakariak eta bi lehendakariordeek berretsi egin behar dute erabakia orain, eta oniritzia lortuta, 30 eguneko epea izango dute Husein urkatzeko.

2006ko abenduaren 26a
17:01
Entzun
1982an 148 xiita hiltzea leporatuta heriotza zigorra ezarri zion Irakeko Auzitegi Bereziak Sadam Huseini. Helegiteen ostean, erabakia berretsi du Apelazio Auzitegiak, eta orain Talabanik eta Irakeko bi lehendakariordeek berretsi beharko dute epaia. Hori gertatzekotan, 30 egun baino lehen urkatuko dute Husein.

Talabani heriotza zigorraren kontra dago, baina, zigor horiek onartzeko ardura bere gobernuko lehendakariorde bati eman zion. Hori egin dezake legez, eta beraz, ez dirudi arazorik egongo denik erabakia berresteko.

Gainera, Irakeko Auzitegi Goreneko bozeramaile Raed Juhik esan du, hiru horien oniritzia lortu ezean ere badela epaia lege barruan betetzeko modua. "Legearen boterea erabiliz ezarriko dugu epaia".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.