'Kelly auzia'

Hutton epaileak 'Kelly auzian' izan duten jokabidea gaitzetsi duenez, dimisioa aurkeztu du BBCko presidenteak

David Kelly zientzilari eta Erresuma Batuko Gobernuaren aholkulariaren heriotzaren ingurukoak ikertu dituen Brian Hutton epaileak ebatzi duenez, Tony Blairren zuzen jokatu zuen Iraken inbasioa justifikatzeko argudioak eman zituenean, eta, halaber, ez du zerikusirik izan Kellyren heriotzean. Aitzitik, BBC komunikabide kate publikoak afera horretan guztian izandako jokabidea gaitzetsi du. Ondorioz, Gavyn Davies BBCko presidenteak dimisioa aurkeztu du.

2004ko urtarrilaren 28a
19:21
Entzun
Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministrioaren Gobernuak Iraken inbasioa justifikatzeko zerbitzu sekretuek Saddam Husseinen armen inguruan egindako txostenak puztu egin zituela plazaratu zuen BBC komunikabide kate publikoak. Informazi horrek sortu zuen zalapartaren ingurumarian jakin zen David Kelly zientzilari, armetan aditu eta Blairren Gobernuaren aholkularia izan zela informazioa eman zuena.

Albiste hori kaleratu eta egun batzuren buruan, Kelly hilotz agertu zen, bere etxetik hurbil zegoen baso batean. Presioa jasan ezinda bere buruaz beste egin izanaren zantzuak zituen, baina, hala ere, Erresuma Batuko Justiziak ikerketa abiatu zuen zer gertatu zen argitzeko, eta, batik bat, Blairren Gobernuak ardurarik zuenetz ebazteko.

Brian Hutton epailea izan da ikerketa aurrera eraman duena, eta gaur kaleratu du epaia: Blair eta haren Gobernua ardura guztietatik libratu ditu, eta, aldiz, BBCk aferan izandako jokabidea gaitzetsi du.

Hori dela eta, dimisioa aurkeztu du Gavyn Davies BBCko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.