Txinan astelehenean izandako lurrikarak dagoeneko 14.866 hildako eragin ditu, gaur eman dituzten datuen arabera. Kopuru hori areagotu egin daiteke orduak igaro ahala, milaka lagun etxe hondakinen artean daudelako harrapatuta; hain zuzen ere, Txinako Gobernuak gaur esan du 25.788 lagun daudela hondakinen azpian eta 14.051 desagertutzat jo dituztela.
14.463 Sichuan-en zendu dira. Txinako hego-mendebaldeko eskualde horretan izan zen lurrikararen epizentroa. Richter eskalan 7,8ko indarra izan zuen lurrikarak eta, orduz geroztik, ehunka erreplika izan ditu.
Sichuango Wenchuan barrutian kokatu zen epizentroa, hain zuzen ere, Mianyangen. Txinako eskualde pobreenetakoa da Sichuan, eta egoera zailean bizi ziren herritarrak are okerrago bizi dira orain.
Txinan azken 30 urteetan izandako lurrikara handiena izan zen aste honetakoa.
Mundua
Ia 15.000 dira Txinako lurrikaran hildako lagunak
Gobernuak dio 25.788 lagun daudela hondakinen azpian eta 14.051 desagertutzat jo dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu