PP-ren ustelkeria

Ia hiru orduz egon da PPko diruzain ohia fiskalaren aurrean deklaratzen

PPri ustez dirua emandako hamabost enpresari deituko ditu Fiskaltzak.

2013ko otsailaren 6a
18:00
Entzun

Espainiako Fiskaltzaren balekoa jaso ondoren, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak PPri ustez dirua emandako hamabost enpresari deituko ditu deklaratzera. Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren ustezko paperetan ageri dira haien enpresak; 1990 eta 2008 artean bost milioi eurotik gora eman zizkioten PPri, agiri horien arabera, eta kopuru gehienak garai hartan ez ziren legezkoak.

Hamabost enpresek ukatu egin dute PPri dirua eman ziotela.

Barcenas bera gaur Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren aurrean izan da. Ia hiru orduz izan da deklaratzen. Hilaren 25ean, berriz, Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera joan beharko du deklaratzera, Suitzan zituen 22 milioi euroengatik azalpenak eman ditzan. Hala ere, epaileak oraindik ez du diru haren eta PPko buruzagi batzuen ezkutuko soldaten arteko loturarik ikusi.

"Koadernorik ez da egon, eta ez da nire letra"

Barcenasek ukatu egin du ezkutuko soldatak ordaindu zizkiela Mariano Rajoy Espainiako egungo presidenteari eta alderdiko beste buruzagi batzuei. Dena "asmakeria" dela esan zuen herenegun gauean, 13tv telebista katean egin dioten elkarrizketan. 

El País-en informazioaren arabera, ezkutuko ordainketen bidez 11 urtez segidan 25.200 euro jaso zituzten Rajoyk eta PPko buruek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.