Luanboko eta Kaminiako eremuetan hartzen dituzte Belgikako Mugarik Gabeko Medikuek Angolatik deportatzen dituzten Kongoko Errepublikako emakumeak. "Kongoko militarrek eraso sexual kolektiboak egiten dituzte emakumeon kontra", gobernuz kanpoko erakundeak bidali duen oharrean dioenez.
MGMak joan den maiatzaz geroztik, Angolatik deportatzen dituzten emakumeen talde handiak hartzen ari dira, eta "deportazioak askotan indarkeriaz lagunduta etortzen dira". Kongoko mandatarien jarrera "onartezina" salatu du, eta Luandako gobernuari eskatu dio erasoen arduradunak zigortzeko eta errefuxiatuak babesteko.