Iaz 33.341 dolozko giza hilketa zenbatu zituen Mexikoko SSPC Herritarren Segurtasun eta Babeserako Idazkaritzak. 2006an hasi zen datu horiek biltzen, Felipe Calderon presidenteak «narkotrafikoari gerra» deklaratu zionean. Ordutik, kopuru handiena da hori. Orain arteko handiena 2017koa zen, 28.866rekin. Iazko hilketen %82 suzko armekin egin zituzten.
Enrique Peña Nietok agindu zuen 2017an eta 2018ko abendura arte. Hil horren 1ean hartu zuen kargua Andres Manuel Lopez Obradorrek, baina hilketa kopuruak joera berari eutsi zion, eta inoiz dokumentatu den abendurik odoltsuena izan da —2.916 hilketa—.
2018an egin zituzten feminizidioak ere kontatu ditu SSCPk: 861 emakume hil zituzten. Emakumeen eskubideen aldeko erakundeek uste dute askoz handiagoa dela kopuru hori.
Iazkoa izan da 2006az geroztik urte bortitzena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu