Kosovo

Ibrahim Rugova Kosovoko presidentea hil da

Irailean diagnostikatu zioten biriketako minbiziaren ondorioz hil da Ibrahim Rugova Kosovoko lehendakaria, iturri ofizialek baieztatu dutenez. 62 urte zituen Rugovak, eta 90eko hamarkadan Kosovo Serbiatik bereiztearen aldeko mugimendu baketsuaren buruzagia izan zen. Gerra amaitu (1998-1999), eta Kosovo NBE Nazio Batuen Erakundearen babespean geratu ondoren, Rugova birritan aukeratu zuten presidente: 2002an eta 2004an.

2006ko urtarrilaren 21a
16:31
Entzun
Slobodan Milosevic Serbiako presidenteak Kosovorenautonomia bertan behera utzi zuela-eta, Serbiaren mendeko eskualde horren burujabetzaren aldeko mugimendu baketsuaren buruzagi izan zen Rugova 90eko hamarkadan.

Gatazka gaiztotu eta UCK Kosovoko Askapen Armadaren eta Serbiako indarren arteko gerra lehertu zenean Rugovak herritarrengan zuen itzala galdu zuen. Guda bukatu, Kosovo NBEren babespean geratu, eta hauteskundeak egin zirenean, ordea, Rugova eta haren alderdia izan ziren irabazle. Halaber, berriro ere presidente aukeratu zuten 2004an.

Rugovari irailaren 5ean diagnostikatu zioten biriketako minbizia, eta hala jakinarazi zien herritarrei. Halaber, kargu guztiak betetzen jarraitzea erabaki zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.