mundua

Igande Odoltsuan hildakoen familiei kalte-ordainak eskaintzen ari dira

Hala baieztatu du Kate Nashek, hildako baten arrebak. Esan du ez lukeela inoiz halakorik onartuko.

2013ko otsailaren 14a
19:04
Entzun

1972an Igande Odoltsuan hildakoen senitartekoei kalte-ordainak eskaintzen ari zaizkie, hildako baten arreba batek gaur jakinarazi duenez. Hala zabaldu du CNN kateak.

Kate Nashen anaia, William, Londonderryn hil zuten. Arrebak dio ez lukeela inoiz dirurik onartuko.

1972ko urtarrilaren 30ean eskubide zibilen alde 15.000 lagun bildu ziren Derryn. Ekimen baketsua izatea espero zutenez, ume asko ere han ziren. Armadak, ordea, barrikadak jarri zituen, eta istiluak hasi ziren. Paraxutistek balekin tiro egin zuten eta hamahiru lagun hil. Beranduago, zaurituetako batek ere bizia galdu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.