1972ko urtarrilaren 30an hamalau zibil tirokatuta hil zituen Erresuma Batuko armadak Derryn (Irlanda iparraldea). Bloody Sunday edo Igande odoltsua bezala ezaguna da gertakari hori. Lord Saville of Newdigate epaileak zenbait soldaduri hilketa haiek "nahita" egitea leporatuko die orain, The Guardian egunkariaren arabera. Heldu den asteartean aurkeztuko du publikoki gertakari hari buruzko azken ebazpen judiziala.
Epaileak 1998an hasi zuen ikerketa -Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa zela-, eta 2004an bukatu. Denera 919 lekuko elkarrizketatu ditu -zibilak, poliziak, militarrak, politikariak eta IRAko kide ohiak-. Lehenbiziko ikerketa ofiziala 1972an bertan egin zuen Lord Widgery epaileak. Biktimetako lau ihes egiten zebiltzala bizkarretik hil zituztela ebatzi zuen orduan, baina militarrak errugabetu eta kasua itxi zuen.
Hildakoen senideek beti adierazi dute armarik gabeko zibilak hil asmoz egin zutela tiro soldaduek.
Irlanda iparraldea
'Igande odoltsuko' hilketak "nahita" egin zituzten soldaduek, azken ebazpen judizialaren arabera
1972ko urtarrilaren 30ean hamalau zibil hil zituen Erresuma Batuko armadak Derryn. Epailearen ikerketa 2004an bukatu zen, eta heldu den asteartean aurkeztuko du publikoki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu