Iraken inbasioa

Ijad Alawi xiita izango da Irakeko gobernu berriko lehen ministroa

Irakeko behin-behineko Gobernu Kontseiluak Ijad Alawi xiita aukeratu du ekainaren 30ean agintea hartzekoa duen Gobernu berriko lehen ministro izateko. Gobernu Kontseiluko 25 kideen eta Nazio Batuen Irakerako ordezkari Lajdar Brahimiren artean hitzartu dute Alawiren izendapena.

2004ko maiatzaren 28a
18:32
Entzun
Alawi behin-behineko Gobernu Kontseiluko kide da iragan uztailean eratu zenetik, eta gainerako kideen babes handiena berak lortu du. Akordio Nazional Irakiarra mugimenduko idazkari nagusia da —Saddam Husseinen Armadatik desertatutako militarrek eratu zuten—, eta Gobernu Kontseiluko kide laiko bakanetako bat.

Bi kazetari japoniar eta haien interpretea hil dituzte

Bagdaden, ibilgailu baten kontra erasotu eta han zihoazen bi kazetari japoniar eta beraien interpretea hil zituzten atzo gauean. Gorpuak erietxera eraman zituztenean guztiz erreta zeuden. Beraien gidariak esan zien medikuei hildakoak nor ziren. Gidaria zaurituta zegoen. Bestalde, gaur goizean borrokak izan dira, Kufa inguruetan. Atzo hitzartu zuten su-etena AEBek eta Muktada al-Sadr buruzagi xiitak, Najafen, Kufan, eta Kerbalan.

Atzo gauean, bi kazetari japoniar eta beraien interpretea zihoazen ibilgailua erasotu, eta hirurak hil zituzten. Antza denez, ibilgailua tirokatu zutenean gasolina depositoa jo zuten, eta sua eragin. Erreta hil ziren.

Bestalde, atzo tregoa hitzartu bazuten ere Kufa inguruetan borrokak daude, tarteka, soldadu estatubatuarren eta errebelde xiiten artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.