Bruice Hortefeux Frantziako Gobernuko Barne ministroak jakinarazi du herrialdean zeuden ijitoen 741 kanpaleku "ilegaletatik" %70 deseginda dauzkatela dagoeneko. Iazko uztailaren 28an Nicolas Sarkozy presidenteak zioen kanpalekuen erdiak desegingo zituela, baina kopurua gainditu egin dute, eta 3.741 lagun "sorlekura" bidali dituzte, ministroaren arabera. Gehienak Errumania eta Bulgariara kanporatu dituzte.
"Guztia konponduta dagoen? Ez horixe. Horrelako egoera bat ez da konpontzen urte erdian, baina ez dugu baztertuko", esan du Hortefeuxek gaur Le Parisien-en elkarrizketan. Aitortu du kanpaleku berriak sortzen direla, "baina gobernuak erreakzionatu egiten du". Osasun arloari, juridikoari eta segurtasunari begiratzen diete adierazi dute.
Ministroak esan izan du "indarrean dauden legeak aplikatzen" ari dela gobernua. "Gobernuak egiten duena esaten du, eta esaten duena egiten".
Hortefeuxek berak iazko abuztuan zioen ez direla komunitate bat estigmatizatzen ari, baina ezin direla "begiak itxi errealitatearen aurrean". Esaterako, errumaniarrek Parisen egindako delituak "%259 gehitu ziren urte eta erdian", hark azpimarratu zuenez.
mundua
Ijitoen kanpalekuen %70 deseginak ditu Frantziak
Sarkozyk iazko uztailean zioen erdiak desegingo zituztela. Dagoeneko 3.741 lagun "sorlekura" bidali ditu gobernuak. "Horrelako egoera bat ez da konpontzen urte erdian, baina ez dugu baztertuko", esan du Hortefeux Barne ministroak gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu