Gaur goizean bildu dira ikasleen lau sindikatuetako ordezkariak eta guztien artean idatzi dute Lehen ministroari bidali dioten gutuna. Eskutitz horretan jakinarazi diote Villepini zergatik ez diren berarekin bilduko. Julie Coudry Ikasleen Konfederazioko presidenteak azaldu duenez, "CPEa baztertzeko bidean aurrerapenak egin ahal izateko bilera bat burutzeko baldintza egokiak izatetik hurrun" daude oraindik.
Horrela, beraz, gaurko bileran bi ikasle elkarte soilik izango dira Villepinekin. CPEaren aurkakoa bat (FAGE) eta 26 urtetik beherako gazteentzako kontratuaren aldekoa bestea (UNI).
Bestalde, langileen sindikatuak Dominique de Villepin lehen ministroarekin bildu ziren atzo, lehen aldiz protesta hasi denetik. Haien helburua CPE kontratua erretiraraztea zen, baina ministroak ez du horrelakorik hitzeman, alderantziz baizik. Bilera akordiorik gabe amaitu zen.
630 atxilotu CPE kontratuaren aurkako protestetan
Lehen Lan Kontratuaren aurka ostegunean iragan protestaldietan gertatu istiluen ondorioz, 630 bat pertsona atxilotu dituzte, ostiralean Poliziako zuzendaritza nagusiak jakinarazi duenez. 90 polizia zauritu omen dira, beti zuzendaritzak dioenez. Kalte materialak ere handiak izan dira. Parisko Les Invalides plazan izan da konfrontazio indartsuena.
Frantzia
Ikasleen lau sindikatuk uko egin diote Villepinekin biltzeari
CPE Gazteentzako Lehen Lan Kontratuari buruz hitz egiteko Dominique Villepin Frantziako Lehen ministroarekin bildu behar zuten gaur ikasleen lau sindikatuk. Ikasleek baina ez dute uste beharrezko baldintzak betetzen direnik bilera hori burutzeko. CPE delakoa baztertzeko bidean aurrerapenak egiteko aukera gutxi ikusten dute. Sindikatuak goizean bildu dira eta Villepini erabakiaren berri emateko gutuna prestatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu