ERRUSIA

Ikatz hobi batean 21 langile hil ditu metano gas leherketa batek

Segurtasun eskasiak eta tresneria zaharkituek eragin dute ezbeharra

AGENTZIAK - MOSKU
2005eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Siberiako Kemerevo eskualdean kokatutako Jesaulskaiako ikatz hobian atzo gertatutako metano gas leherketa baten ondorioz 21 langile hil ziren gutxienez. Ezbeharrak agerian utzi zituen berriz Errusiako meatokiek pairatzen dituzten segurtasun neurri eskasek eta tresneria zaharkituek eragiten dituzten arriskuak.

Leherketa goizeko 05:00akinguruan (07:00ak Euskal Herrian) gertatu zen, meategikosegurtasun zerbitzuetako 17 behargin eta 13 meatzari 400 metro lur barnera kokatutako meazulo batean azterketak egiten ari zirela. Segurtasun zerbitzuak bertara deitu zituzten, meatzariak ohartu baitziren ke zantzuak zeudela meazuloan. Segurtasun beharginak eta meatzariak ke hori kanporatzeko ahaleginetan ari zirelarik eztanda egin zuen meazuloan pilatutako metano gasak.Kemerovo eskualdeko hiri nagusi Novokuznetskeko fiskalak ikerketa bat abian jarriko zuela agindu zuen, «segurtasun neurriak hausteagatik». Izan ere, segurantza egoera oso txarrean daude Errusiako meatoki gehienak, meatzariak tresneria nahiko zaharkituarekin ari baitira lanean eta, atsekabearen eraginez-edo, segurtasun neurriekin ezaxolaz jokatzen baitute sarritan.Siberiako ikatz hobietan azken urteotan gertatutako istripu larriena 2004ko apirilean jazo zen, Taizhina meatokian. Metano gas leherketa bat izan zen eta 47 langile hil ziren. Urrian, grisu gas leherketa batek 13 langile hil zituen Listviazhnaia hobian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.