Mundua

'Ike' urakanak lau milioi lagun argindarrik gabe utzi ditu Texasen

Oraingoz, hiru lagun hil dira Ameriketako Estatu Batuetan.

2008ko irailaren 13a
18:04
Entzun
Indar handiz sartu da Ike urakana Texas Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) estatuan, eta lau milioi lagun argindarrik barik utzi ditu. Besteak beste, han, Houston eta Galveston AEBetako hiriak astintzen ari da, baina Houstongo biztanle askok bertan geratzeko erabakia hartu dute.

Hiru pertsona hil dira AEBetan, oraingoz: haur bat -haizeak eramandako adar batek jo du, Houstonen-, gizonezko bat -bainatzen ari zela ito egin da- eta adineko gizonezko bat -bere etxetik beste leku batera zeramatela zendu da, Brazorian-.

Texasen kalteak ehun mila milioi dolarrekoak izan daitezke. 1,2 milioi lagun lekualdatu egin dituzte.

Adituek urakanaren indarra "izugarri" areagotu dela diote. Ike-k Saffir-Simpson eskalan bigarren mailara iritsi da, orduko 190 kilometroko haize boladekin.

Kuban, berriz, dagoeneko zazpi lagun hil ditu. Gobernuak dioenez, segurtasun indarren aholkuak ez jarraitzeagatik hil dira.

Kubak elikagai eta erregai erreserben zati handi bat erabili du urakanak kalteak eragin dizkien milioika pertsonei laguntzeko, eta laguntza beharko dutela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.