Espainiako Justizia ministro Rafael Catalak iragarri du txio horietan "delitu zantzurik" izanez gero, kereilak aurkeztuko dituztela. Jomuga gehiago zehaztu du Xavier Garcia Albiol buruzagi popularrrak eta Arran gazte erakundearen jarrera salatu du esanez "nazkagarria" dela inoren heriotza "ospatzea".
Arran gazte erakundeak txio bat zabaldu zuen larunbatean non fiskalburuaren irudia buruz behera ageri den.
Fins mai, #Maza 👋👋👋 pic.twitter.com/XlJ1Oa6DA8
— Arran (@Arran_jovent) 18 de noviembre de 2017
Albiolen ohartarazpenaren ondotik, beste txio bat zabaldu du plataformak:
Avui @Albiol_XG estudia denunciar-nos per publicar una foto cap per avall de l'exfiscal general de l'Estat, José Manuel #Maza. 🙃 pic.twitter.com/krorRDn4ut
— Arran (@Arran_jovent) 20 de noviembre de 2017
Podem alderdiak ere neurriak iragarri ditu Cristian Fernandez alderdikidearen aurka, hark Mazaren heriotzaren harira RIP idatzi eta topa baten irudia zabaldu zuelako. Fernandezek, baina, zehaztu du zenbait kulturatan topa egitea "errespetuzko keinua" dela.