AEB

Immigrazioari buruzko neurrien berri emango du gaur Obamak

Neurri horiek urte amaiera baino lehen jakinarazteko konpromisoa azaldu zuen AEBetako presidenteak.

Barack Obama AEBetako presidentea, Washingtonen emandako hitzaldi batean. SHAWN THEW / EFE
2014ko azaroaren 20a
07:11
Entzun

Facebook sare sozialean jarritako bideo batean egin du iragarpena. Washingtonen 20:00ak direnean emango du neurrien berri, eta Las Vegasen izango da bihar, neurri horiek bultzatzeko asmoz. Hain zuzen, Las Vegasen eman zuen immigrazioari buruzko lehen hitzaldia bere bigarren agintaldian, 2013ko urtarrilean.

 

Presidente gisa dituen eskumenak baliatuz hartuko ditu neurriok Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. Azaroaren 4ko hauteskundeen ondorenean egin zuen iragarpena, baina agindu zuen urte amaieraren aurretik emango zuela horien berri.

Iragan hauteskundeen ostean, Senatuaren eta Ordezkarien Ganberaren kontrolik gabe geratu da Obama. Errepublikanoek ohartarazi dute presidenteak immigrazioaren arloan bere kasa hartzen duen edozein erabaki blokeatuko dutela, eta zaildu egingo dela beste gai batzuetan akordioak lortzea.

11 milioi etorkin paperik gabe daude AEBetan, eta haien egoera legeztatu asmo du Obamak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.