ProtestaK HERRIALDE ARABIARRETAN

Immunitatea onartu dio Yemengo Parlamentuak Ali Abdala Saleri, agintea utz dezan

Erabakiak immunitatea aitortzen die Saleren agintaldian erakunde zibil eta militarren arduradun izan direnei, terrorismo kasuak salbuespen hartuta.

2012ko urtarrilaren 21a
14:56
Entzun

Yemengo Parlamentuak immunitatea onartu dio gaur goizean Ali Abdala Sale Yemenego presidenteari, agintea utzi dezan. Aho batez hartu du erabakia Parlamentuak, Salek agintea uzteko aurretik jarritako baldintza onartuz. Ondorioz, Yemenego epaitegiek ezingo dute Sale epaitu. Erabakiak immunitatea aitortzen die Saleren agintaldian erakunde zibil eta militarren arduradun izan direnei, terrorismo kasuak salbuespen hartuta.

Legebiltzarreko alderdiek, gainera, onartu du Abdo Rabu Mansur Hadi presidenteordea otsailaren 21eko hauteskundeetara aukeztea. Onespen hori hautagai guztiek behar dute, Konstituzioaren arabera. Oraingoz hautagai bakarra da Hadi, eta behin behinean agintea jasoko du hauteskundeak bitartean. Salek 33 urte egin ditu agintean, eta orain urtebete, urtarrilaren 27an hasi ziren protesten ondorioz utzi behar izan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.