Josep Rullek asteburuan aurreratutakoaren arabera, Carles Puigdemontek epailearen baimena eskatzeko asmoa zuen inbestidura saiora joan ahal izateko. Egoera aldatu egin da, ordea, eta orain aukera hori baztertu egin du JxCko hautagaiak. Aldiz, eskatu dio Roger Torrent Parlamentuko presidenteari bere esku dagoen guztia egin dezala "Parlamentuaren eta parlamentarien eskubideak bermatzeko".
Rullek besterik esan arren, Puigdemonten abokatuek esku artean dituzte oraindik aukera guztiak. Jame Alonso-Cuevillas abokatuak salatu duenez, "zuzenbide estatuaren oinarrizko printzipioen kontrakoa da", inbestidura saioa egiteko baldintza gisa epailearen onespena jartzea. Beraz legegileek ez dute baztertzen Konstituzionalaren erabakiaren aurkako helgite bat aurkeztea Gorenean edo Europako Giza Eskubideen Auzitegian.
Estem analitzant totes les alternatives (TS, TC, TEDH) front una resolució que considerem notoriàment contrària a Dret.
— J. Alonso-Cuevillas (@JaumeAlonsoCuev) 28 de enero de 2018
Sotmetre la investidura a una prèvia autorització judicial és contrari als més elementals principis de l’Estat de Dret
Puigdemontek zer egingo duen jakin zain, Bruselan izan da beste mugimendurik. Harekin batera dauden lau kontseilari ohietatik hiruk uko egin diote euren parlamentari agiriei, gehiengo independentista bermatze aldera. Rullek txalotu egin du erabakia, "duintasunaren, erantzukizunaren eta abertzaletasunaren" adibide direla esanez.
Un exemple de dignitat, de responsabilitat, de patriotisme @PuigGordi. Gràcies per tant. Consellers, ens veiem a la taula rodona del @govern, a la Sala Tarradellas del Palau de la Generalitat, amb el president @KRLShttps://t.co/z6eP6E4E97
— Josep Rull i Andreu ðŸÂÂÂÂÂÂŽ— (@joseprull) 2018(e)ko urtarrilak 28
Bitartean eta biharko parlamentuko saioa erabakigarria izango delakoan, elkarretaratzerako deia egin du ANCk inbestidura saioa hasten denerako.
Aquest dimarts, 30 de gener, recuperem el Parlament!
— Assemblea Nacional (@assemblea) 2018(e)ko urtarrilak 26
A les 15 h, al passeig Lluís Companys, defensarem la democràcia i la República#oRepúblicaoRepúblicapic.twitter.com/v34jCzE9hb
Asteburuan ere bilerak
JxCko eta ERCko kideekin bilduta izan da Puigdemont asteburuan, inbestidura saiorako alternatibak aztertzen. Hain zuzen ere, bilera horien ostean erabaki dute hiru kontseilari ohiek euren eserlekuei uko egitea. Presiopean daude bi taldeak, izan ere, lehenak Puigdemonten alternatiba bakarra bozak direla dioen bitartean, ERCko Joan Tardak nabarmendu du blokeoak bere horretan jarraitzen badu, Puigdemont "sakrifikatu" beharko dela.