Espainiako gobernabidea

Indar politikoekin beste bilera sorta bat egingo du Espainiako erregeak urriaren 24-25ean

Urriaren 31n amaituko da Espainiako gobernuburua aukeratzeko epea.

Felipe Borboikoa eta Mariano Rajoy, Espainiako Erregeak uztail amaieran alderdiekin eginiko bilera sortan. ANGEL DIAZ / EFE
2016ko urriaren 11
17:35
Entzun

Errege Etxeak iragarri duenez, gobernuburua aukeratzeko epea amaitu aurretik hautagairen bat inbestidura saiora aurkeztea da helburua. Ordurako inork ez badu nahikoa babes lortzen, berriro izango lirateke Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Irailean, Mariano Rajoy PPko presidentegaia aurkeztu zen inbestidura saiora, baina ez zuen gobernatzeko adina babes eskuratu.

Azken egunetan PSOEren zuzendaritzan izandako aldaketek, ordea, aldatu egin dute jokalekua. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi ohiak behin eta berriz esana zuen ez zuela Rajoy edo PP babestuko, baina, hark dimisioa emanda, inbestidura saioan abstentzioaren botoa emateko aukera handitu egin da, alderdiko hainbat buruzagik adierazi dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.