Indarkeria erabili dute Madrilgo 'haserretuekin'
MADRIL. Espainiako Poliziak Madrilgo Barne Ministerioaren aurrean zeuden M-15 mugimenduaren aurka egin zuen ostegun gauean; 800 haserretu inguru ziren, hainbat zauritu zituzten, eta lau atxilotu. Mugimenduak salatu duenez, Poliziak indarkeriaz jokatu du. Gobernuak onetsi egin du Poliziaren jokaera, eta «biolentziaren kontra berriro irmoki» erantzungo duela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu