KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Indarkeria ez erabiltzeko agindua eman die Traperok mossoei

Mossos d'Esquadraren buru Jose Lluis Traperok indarkeria ez erabiltzeko agindu die mossoei, barne ohar baten bidez. Oharrak jasotzen duenez, "erresistentzia pasiboaren aurrean, indarraren erabilerak ezin izango du gainditu pertsonak hauteslekuen kanpoaldera laguntzea edo poliziari agindu judizialak bete ahal izateko bidea irekiko dion korridorea irekitzea".

Bi mosso, Bartzelonko erdiguneko batean. QUIQUE GARCÍA / EFE
2017ko irailaren 29a
17:12
Entzun

Salbuespena aurreikusi du mossoen buruak. "Agindua bertan behera geldituko da soilik hirugarren baten kontrako edo poliziaren aurkako erasorik baldin bada". Kasu horietan, hala ere, polizien jarduna erasotzaileengana bakarrik zuzentzeko agindu du Traperok, "sekula ez era orokorrean".

Dena den, indarkeria erabili aurretik, erabakiak izan ditzakeen ondorioak aztertu beharko direla zehaztu du Traperok, "ekidin nahi dena baino kalte handiagoa eragitea sahiestuz; bereziki, elkartutako jendearen artean adin txikikoak, adinekoak edo bestelako talde zurgarriak baldin badaude".

Traperok argitu du auzitegiaren aginduak eraikinen barrualdeari eragiten diola soilik, eta ez haren kanpoaldeari. Horrez gain, nabarmendu du mossoak soilik mossoen agintariek gidatzen dituztela. "Urriaren 1eko gure jardunaren araberakoa izango da indar polizial gisa etorkizunean izango dugun izen ona", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.