Indarkeria giroan egin dituzte udal hauteskundeak Sirian

Herri Koordinaziorako Batzordeen arabera, gutxienez 21 lagun hil dira hauteskunde eguneko istiluetan

Erredakzioa
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Sirian 14,5 milioi herritar zeuden atzo botoa ematera deituta udal hauteskundeetan. 1.337 Udal Kontseilutako 17.588 ordezkari zituzten hautatzeko, eta Baath alderdiko eta haren ingurukoak ez ziren hautagaiak baimenduta zeuden lehenbiziko aldiz. Oposizioko hainbat taldek, baina, boikoterako deia egin zuten, eta hauteskunde eguna indarkeria giroan igaro zen.

Herri Koordinaziorako Batzordeen arabera, gutxienez 21 lagun hil ziren atzo estatuko indarrekin izandako istiluetan. Horietako hamahiru erdialdeko Hims probintzian hil ziren, Bashar al Assaden erregimenaren aurkako soldadu desertoreak indartsuen dauden eremuan. Oposizioko bi plataforma nagusietako batek, SNC Siriako Kontseilu Nazionalak, bozak «propaganda hutsa» direla adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.