Txinaren okupazioari aurre egiteko "indakeria hautatzen" badute, tibetarren buruzagi izateari utziko diola ohartarazi du gaur Dalai Lamak. "Dalai Lamak esan du tibetarrek indarkeria hautatzen badute Txinari aurre egiteko, dimisioa eman beste aukerarik ez du ela izango", azaldu du Tenzin Takhla Dalai Lamaren bozeramaileak, Indiatik.
Egunotan Tibeten izan diren istiluen bultzatzaile nagusi izatea egotzi dio Txinako Gobernuak Dalai Lamari, eta "bakearekin engaiatuta" dagoela esanez erantzun du tibetarren buruzagiak.
Bitartean, Lhasa hiriburuko etxeak banan bana miatzen jarraitzen du Txinako Poliziak, okupazioaren kontrako protestetan parte hartu duten manifestarien bila. Radio Free Asia irratiak zabaldu duenez, dagoeneko ehunka dira atxilotuak.
Mundua
"Indarkeria hautatzen badute" buruzagitza utziko duela ohartarazi die Dalai Lamak tibetarrei
Txinako Poliziak etxez etxe miaketak egiten jarraitzen du Lhasan, Tibeten aldeko protestetan parte hartu duten manifestarien bila. Irrati independenteen arabera, ehunka lagun atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu