Irakeko krisiaren ondorena

Indarkeriak ez du Iraken etenik, eta gutxienez lau zibil irakiar hil dituzte azken orduetan

Indarkeriak ez du Iraken etenik. Gutxienez, lau zibil irakiar hil dituzte azken orduetan, bart gauean ezezagunek morteroz eraso dute Kirkut hiriko eskualde zibil bat, bi zibil bertan hilez. Falujan, berriz, hamaika urteko haur bat hil dute Irakeko erresistentzia armatuaren eta tropa inbasoareen arteko tiroketan harrapatuta. Bagdad iparraldean, Bakuba hirian, zibil bat hil dute garraioa autobus batek mina bat zapaldu eta gero. Hala ere, Etxe Zuriak adierazi du Iraken jarraituko dutela iritzi publikoa horren kontra gero eta gehiago azaltzen bada ere

2003ko azaroaren 3a
14:55
Entzun
Hori guztia tropa estatubatuarrek beren bizitzako egun beltzaren biharamunean etorri da. Atzo18 militar estatubatuar hil zituzten atzo hainbat erasotan. Hala ere, Etxe Zuriak adierazi du Iraken jarraituko dutela iritzi publikoa horren kontra gero eta gehiago azaltzen bada ere.

Donald Rumsfeld Pentagono buruak adierazi duenez, nahiz eta hainbeste militar hil AEBk Iraken irabazi egingo dute eta bertan jarraituko dute herrialdea baketu arte. Rumsfeldek gaineratu du gerra ostea luzea izango dela eta atzokoa bezalako egun beltz gehiago izango direla. Atzokoa AEBtako militar gehien hil ziren eguna izan zen. Lurrera bota zuten helikopteroan hil ziren hamabost militarrez gain, bi negozio gizon estatubatuar hil zituzten Falujan eta Bagdaden beste soldadu bat hil zuten.

Hildako estatubatuarren kopurua goraka doan heinean, gutxitzen ari da inbasioaren aldeko iritzia AEBtako hiritarren artean. ABC talebista kateak egindako inkesta baten arabera, AEBtako hiritarren %62ak uste du hildakoen kopurua jasanezina bihurtu dela eta AEBk Iraken jarraitu behar dutela diotenen kopurua hogei puntutan jaitsi da uztailaz geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.