Mundua

Indarrean da Israelen eta Hamasen arteko su-etena

Egiptoren bitartekaritzaz hitzartu dute. Irauten badu Gazaren blokeoa bertan behera uzteko prest agertu da Israel. Azken unera arte elkarren kontrako erasoa izan dira Gazako mugan, eta miliziano palestinar bat hil du Israelek menia indarrean sartu baino minutu batzuk lehenago.

2008ko ekainaren 19a
11:27
Entzun
Eguna argitzearekin baterasartu da indarrean Israel eta Hamasen arteko menia. Azken unera arte, elkarren kontrako erasoak izan dira Gazako mugan -besteak beste, miliziano palestinar bat hil du Israelgo Armadak- baina nazioarteko albiste agentzien arabera, lasaitasuna nagusitu da gero.

Egiptoren bitartekaritzaz hitzartu duten meniaren arabera, Gazako sarraldi eta erasoak etengo ditu Israelgo Armadak, eta, halaber, Gazatik Israeli koheteekin erasotzeari utziko dio Hamasek. Su-etenak irauten badu eta indartzen bada blokeoa bertan behera utz dezakeela agertu du Israelek.

Nolanahi ere, nazioarteko analista eta adituek itxaropen gutxi dute su-eten honen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.