"Indarrean ikusi nuen Puigdemont, oso sendo bere ideietan"

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak Belgikako Waterloo herriko Errepublikaren Etxera Puigdemont elkarrizketatzera egindako bidaiari buruzko bideo-iruzkina egin du.

2018ko urriaren 31
06:52
Entzun

Presidente karguan denetik, Euskal Herriko medioei bi elkarrizketa baino ez dizkie eman Puigdemontek; bigarrena, BERRIAk gaur argitaratutakoa, Otamendik egindakoa. Waterlooko herriaz, Errepublikaren Etxean ikusitakoez, harreraz eta Puigdemonten egoeraz sumatutakoak kontatu ditu Otamendik bideo batean.

Puigdemontek argi ikusten du independentzia zaleak zatitu egin nahi dituela Madrilek, eta aitortu du Europan ez daukatela oraindik nahikoa babes. "Baikor" ikusi du, dena den, Otamendik: "Hala esaten du berak: 'Lehen Katalunia ezaguna zen Barçarengatik eta turismoarengatik, eta orain Barcarengatik, turismoarengatik eta baita ere gatazka politiko bat dagoelako Europak halako batean konpontzen lagundu beharko lukeena'".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.