Espainiako Atzerri ministro Miguel Angel Moratinosek, alta, goizeko hamaiketan esan zuen bahitzaileak jada ez zeudela eraikinaren barruan. Poliziak, berriz, bahitzaileak artean barruan zeudela jakinarazi ordu horretan. Madrilen arabera, dirua lapurtu nahi zuten hiru gizonek. Suitzako iturri diplomatikoen arabera, aldiz, dokumentuak eskuratu nahi zituzten legez kanpo egoteari utzi ahal izateko.
SUITZA
Indarrez sartu dira hiru gizon Espainiako kontsulatuan, eta ihes egin dute
Suitzako hiriburuan (Berna) Espainiak duen kontsulatuan hiru gizon sartu ziren atzo goizean, eta zaindari bat zauritu eta bi funtzionario bahitu zituzten. Goizeko zortziak aldera sartu ziren eraikinean, burua estalita eta pistola bat eta labana bat hartuta. Suitzako Polizia kontsulatua tankez inguratu zuen, eta ultimatuma eman zieten bahitzaileei ateratzeko. Hiru gizonezkoek, ordea, ihes egitea lortu zuten. Arratsaldeko hiruretan bukatutzat eman zuten bahiketa, iturri ofizialen arabera.
Espainiako Atzerri ministro Miguel Angel Moratinosek, alta, goizeko hamaiketan esan zuen bahitzaileak jada ez zeudela eraikinaren barruan. Poliziak, berriz, bahitzaileak artean barruan zeudela jakinarazi ordu horretan. Madrilen arabera, dirua lapurtu nahi zuten hiru gizonek. Suitzako iturri diplomatikoen arabera, aldiz, dokumentuak eskuratu nahi zituzten legez kanpo egoteari utzi ahal izateko.
Espainiako Atzerri ministro Miguel Angel Moratinosek, alta, goizeko hamaiketan esan zuen bahitzaileak jada ez zeudela eraikinaren barruan. Poliziak, berriz, bahitzaileak artean barruan zeudela jakinarazi ordu horretan. Madrilen arabera, dirua lapurtu nahi zuten hiru gizonek. Suitzako iturri diplomatikoen arabera, aldiz, dokumentuak eskuratu nahi zituzten legez kanpo egoteari utzi ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu