herrialde katalanak

Indenpendentziaren aldeko ekimena abiatu dute Kataluniako herriek

Oraingoz, 147 herrik elkarte bat sortu dute. PPkoak ez beste alderdi denetako kideak daude. Helburua hurrengo bi urteetan herri eta hirien erdiak egitasmora batzea da. Galdeketa egitea litzateke ondorengo pausoa.

2011ko abenduaren 15a
16:10
Entzun

Kataluniako 157 herrik herrialdearen indenpendentziaren aldeko ekimena abiatu dute, elkarte bat sortuta. Herri eta hirietatik sustatu nahi dute independentismoa. Vic-eko alkatea da elkarteko presidentea: Josep Maria Vila d'Abadal, Unio Democratica de Catalunya alderdikoa (CiU koalizioko alderdietakoa da). Duela hilabete batzuk alderdiko buru Josep Antoni Duran i Lleidari aurre egin zion Vila d'Abadalek.

CiU, PSC, ERC, SI, ICVko eta beste alderdi batzuetako kideak daude elkartean, PPkoak ez. PSCkoen artean da, esaterako, Cerdanyola del Vallesko auzapeza: Carme Carmona.

157 herri haietatik biztanle gehien dituena Girona da. Convergencia Democraticakoa da hango alkatea (CiUko beste kidea).

Katalunian 947 herri eta hiri daude, eta ekimenaren sustatzaileen xedea datozen bi urteetan erdiak behintzat egitasmora batzea da. Galdeketa egitea litzateke ondorengo pausoa. Atzo egin zuten elkartearen aurkezpena, Vicen.

2009ko irailetik aurrera hainbat eta hinbat udalerritan independentziaren aldeko galdeketak egin zituzten. Ehunka mila lagunek hartu zuten parte, eta haien artetik %90 inguru azaldu ziren erabateko burujabetzaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.