Katalunia

Independentzia nahiaren aurka jarri du Rubalcabak PSOE

Pere Navarro PSCko kideak federalismoa babestu du Rubalcabarekin batera egindako agerraldian.

2012ko irailaren 17a
15:23
Entzun

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia Kataluniaren independentzia nahiaren aurka agertu zen atzo, eta PSOE horren aurka jarri zuen. Bartzelonan egin zituen adierazpen horiek. "Elkarbizitza nahi badu [Masek], ondoan izango gaitu, baina lagunen arteko akordioa hautsi nahi badu, aurrean izango gaitu".

PSOEko idazkari nagusiak jaramonik ez zion egin PSCko idazkari nagusi Pere Navarrok aurreko astean federalismoaren aldeko apustua egiteko egin zion eskaerari. "Espainia federala izango da, edo ez da izango", esan zuen Navarrok.

Azken egunetan, PSCren barruan eztabaida piztu da independentzia nahiaren inguruan izan behar duten jarrera dela-eta, batez ere, aurreko asteko Diada historikoaren ostean. Ernest Maragall PSCko kide historiko eta Generalitateko Hezkuntza kontseilari ohiak BERRIAko Igandea gehigarrian esan zuen "hala egokituz gero independenetziaren alde bozkatzeko prest" legokeela.

Rubalcabak, ordea, garbi utzi zuen atzo PSOEk ez duela bide hori hartuko, eta Navarro ere independentisten aurka agertu zen: "Ozen eta garbi esan nahi dut: gu ez gara independentistak. Ez dugu nahi bere historia aberatsaren zati bati uko egiten dion Kataluniarik". Federalismoa babestu zuen Navarrok atzo ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.