Oraindik 45 hauteslekutako botoak falta direla zenbatzeko agertu du Frantisek Liptka Montenegroko Hautekusnde Batzorde Zentraleko presidenteak, baina ez duela uste emaitza asko aldautko denik.
Emaitza ofizialak oraindik argitara gabe zirela, Milo Djukanovic lehen ministroak bart goizaldean aldarrikatu du independentziaren garaipena, milaka jarraitzaileren aurrean. Aukera horren alde hautesleen %55,5egin dutela zehaztu du, hau da, EB Europako Batasunak independentzia onartzeko ezarritako %55aren muga ozta-ozta gainditu dutela onartu du. "Bart gauean, herritarren erabakiaren bidez, Montenegro independente egin dugu berriro. Gure aurkariek baino 45.000 boto gehiago ditugu", adierazi du.
Mundua
Independentziaren garaipena baieztatu du Montenegroko hauteskunde batzordeak
Ozta-ozta, baina independentziaren aukerak irabazi duela baieztatu du Montenegroko hauteskunde batzordeak: lehen emaitza ofizialen arabera, hautesleen %55,4k bozkatu dute independentziaren alde; hau da, EBk finkatutako %55eko gutxienekoak baino %0,4 gehiagok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu