ABKHAZIA

Independentziazaleek eta Georgiako Gobernuak gaur negoziazioei helduko diete berriro

2005eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Abkhaziako agintariek ÐGeorgiaren menpe dago- eta Tbilisiko gobernukoek gatazka politikoari aterabidea bilatzeko negoziazioei ekingo diete gaur berriro ere, Genevan (Suitza), haiek iazko uztailean etenda geratu ondoren. Haatik, Georgiako ministro Georgi Khaindravak aurreratu duenez, Tbilisiko ordezkariek ez dute «ezein agiririk sinatzeko asmorik». Abkhaziako presidenteak, bestalde, esan du «auzi ekonomikoez soilik» mintzatu nahi duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.