INDIA. Gutxienez 45 pertsona hil dira feria batean, sute baten ondorioz

2006ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Gutxienez 45 pertsona hil eta 150 inguru zauritu ziren atzo Meerut hiriko elektronika feria batean piztutako sutearen eraginez. Beste iturri batzuek,ordea, 50 eta 100 artean jartzen zuten hildakoen kopurua. Hiria New Delhi hiriburutik 80 kilometro iparraldera dago, eta hiru estalpe erraldoietan antolatua zuen feria, Victoria parkean. Zaurituetako askok erredura larriak zituztela jakinarazi zuten mediku iturriek. Lehenbiziko informazioen arabera, zirkuitu labur batek eragin zuen sutea. Dendetan 2.000 pertsona hartzeko tokia zegoen, baina agintariek eta feriaren antolatzaileek ez zekiten zenbat jende zegoen istripuaren unean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.