Indiako barne ministro Shi P. Chidambaram-ek esan du 17 hildako eta 131 zauritu eragin dituzten Bombayko leherketen helburua Indiaren eta Pakistanen arteko elkarrizketak desbideratzea dela. Ministroak adierazi du goizegi dela erasoaren arduradun zein talde izan den esateko, ohartarazi du aukera guztiak hartu behar direla kontuan.
India eta Pakinstango ordezkariak pasa den hilaren amaieran batu ziren bien arteko harremanen normalizazioari buruz hitz egiteko eta hilabete honetan bi herrialdeetako barne ministroek egingo duten bilera prestatzeko. 2008az geroztik India eta Pakistan elkartzen diren lehen aldia izan da,urte hartako azaroan egin zuten bilkura hartan Pakistango talde batek 166 hildako eragin zituen.