MUNDUA
Indiako meategi batean 50 langile baino gehiago harrapatuta geratu dira
50 meatzari baino gehiago lurrazpian harrapatuta daude atzoz geroztik, India ekialdean. Antza denez, gas isuri batek eragindako eztandaren ondorioz geratu dira harrapatuta langileak. Ezbeharraren unean barruan zeuden 58 meatzaritatik lauk ihes egitea lortu dute.
Istripua 21:00ak inguruan gertatu zen atzo, Bharat Coking Coal Limited enpresaren ikatz meategian. Poliziak jakinarazi duenez gas isuri batek eztanda eragin zuen eta barruan zeuden meatzariak harrapatuta gelditu ziren. Barruan zeuden 58 langile horietatik lau lagunek ihes egitea lortu dute eta ospitalera eraman dituzte. Gainontzeko 54 lagunek oraindik barruan jarraitzen dutela esan dute bertako albiste agentziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu