Indian 25 lagun hil dira gatazka etnikoen ondorioz
NEW DELHI. Indiako Errepublikako Assam estatuan bodo indigenen eta musulmanen arteko gatazkak 25 hildako utzi ditu jadanik, horietako zortzi azken orduetan hil dira. Indar armatuek lau matxinatu hil dituzte Kokrajhar barrutian, eta Indiako agintariek adierazi dutenez, beste lau gorpu aurkitu dituzte leku berean. Bestalde, 50.000 herritarrek etxetik alde egin behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu