39 mendizale bizkaitarrak eta lau arabarrak, Leh hirian aurkitzen dira uholdeen ondorioz atera ezinik. Euskal Herrira hurrengo orduetan aterako dira, eta etxera, gaur edo bihar iritsiko direla espero da.
Ibon Uribe Galdakaoko jarduneko alkateak baieztatu du mendizaleak onik daudela, aireportuko hotel batean bilduta eta orain zailtasun bakarra, itzulerako hegazkina hartzea dela. "Bederatzi hegazkin komertzial ateratzen dira egunero handik" eta zailena "bidaia txartelak hartzea da". Errazagoa omen da txartela internetez erostea, aireportu inguruan 5.000 turista inguru daudelako etxera itzuli nahian.
Hondamendia Kaxmirren eta Pakistanen
Indian dauden euskal herritarrak gaur edo bihar itzuliko dira etxera
40 euskal mendizale inguru, Leh hiriburuan daude uholdeek harrapatuta, New Delhira noiz eramango zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu