Indonesiak aitortu du soldadu batzuek indigena bat torturatu zutela
Papuasia eskualdean militarrek egindako basakeriak jasotzen dituen bideoak jarri ditu agerian torturak
Indonesiako Gobernuak aitortu du haren manupean dauden soldaduek Papuasia eskualdeko biztanle bat torturatu egin dutela. «Egindako ikerketa baten lehenbiziko datuek agerian jarri dute militar andana gaizki jokatu dutela, lagun batzuk galdekatzen ari ziren unean», adierazi du Joko Suyantok. Segurtasun ministroak esan du «jokaera hauetan aritu direnak arau militarren arabera» epaituko direla. Torturatutakoak indigenak ziren, baina ez du jakinarazi. Interneten bidez zabaldu den bideo batek, berriz, hiru soldaduk indigena bati egiten dizkioten basakeriak utzi ditu agerian. Werius Selenggen papuarra jo egin zuten, eta aurpegia zein sexu organoak erre zizkioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu