Java uhartetik abiatu eta berehala galdu dute kontaktua Adam Air konpainiako hegazkinarekin. Aireportu militarreko ofizialen ustetan erori egingo zen seguruenez.
102 lagun zeramatzan Boeing 737-400aren bila ari dira Indonesian. Hegazkina Java eta Sulasewi artean zegoenean larrialdi dei bat jaso dute, baina gero kontaktua galdu dute hegazkinarekin. Ez dute berri gehiago, baina hegazkina erori egingo zela uste dute Sulasewiko aireportu militarreko ofizialek.
Ez dakite hegazkina lehorrean edo itsasoan egongo den, eta beraz, bietan ari dira bilatze lanetan.
Indonesia
Indonesian 102 bidaiari zeramatzan hegazkin batekin kontaktua galdu dute, hark larrialdi deia egin ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu