Richter eskalan 7,9 graduko indarra hartu duen lurrikarak astindu du Sumatra (Indonesia) uhartea. Hasiera batean tsunami arriskuagatik alerta ezarri dute Indonesiako agintariek, baina halako fenomeno bat sortzeko epea igaro dela iritzita dagoeneko bertan behera utzi dute.
18:10 aldera gertatu da lurrikara (13:10 Euska Herrian). Itsas azpian izan du epizentroa, 15 kilometroko sakoneran, eta Bengkulu hiritik 130 kilometro hego-ekialdera.
Hain zuzen ere, Bengkulu probintzia eta Padang ingurua izan dira eremu kaltetuenak. Oraindik argitzeke dago kalteak zenbaterainokoak diren, baina iturri ofizialek dagoeneko baieztatu dute Bengkulun zein Padangen hainbat direla goitik behera eroritako eraikinak. Halaber, argindarrik eta telefono linearik gabe daude leku askotan.
Sumatran ez ezik, Indonesiako beste zenbait lekutan ere nabaritu dute lurrikara, Java uhartean kasu. Jakarta hiriburuan, adibidez, dardara nabaritu dute eraikin askotan, eta izuak hartu ditu ehunka lagun.
2004ko abenduaren 26an lurrikara baten ondoren tsunamia izan zen Sumatrako kostaldean, eta 226.000 lagun hil ziren.
Mundua
Indonesian kendu dute tsunami arriskuagatik ezarritako alerta
Richter eskalan 7,9ko indarra hartu duen lurrikarak astindu du Sumatra uhartea. Kalteak zenbatekoak diren argitzeke dago oraindik, baina Bengkulun eta Padangen hainbat hiri bota ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu