Kolonbia

Ingrid Betancourt bizirik dagoela frogatzen duten aztarnak aurkitu ditu Kolonbiako armadak

Bideo batzuk, bahituen eskutitzak eta memoria digital bat topatu dituzte. Horien artean Kolonbiako presidentetzarako hautagai ohia ageri da belauniko eta lurrera begira.

2007ko azaroaren 30a
12:11
Entzun
Kolonbiako armadak Ingrid Betancourt, Kolonbiakoko presidentetzarako hautagai ohia eta Keith Stansell, Marc Gonsalvez eta Thomas Howes estatubatuarrak bizirik daudela frogatzen duten aztarna batzuk aurkitu ditu, Luis Carlos Restrepo Kolonbiako Bakerako komisionatuak jakinarazi duenez. Gaur goizaldean Kolonbiako armadak hiru pertsona atxilotu ditu ustez FARCekin harremana dutelakoan, eta hainbat material atzeman dizkie. Horien artean bideo batzuk, bahituek idatzitako zazpi eskutitz eta memoria digital bat daude.

Urriaren 23 edo 24an grabatutako irudiak dira, armadaren iritziz. Betancourt ageri den bideoa urriaren 24koa da. Bertan, belauniko eta burua behera begira duela agertzen da, Juan Carlos Buitrago eta Jairo Duran poliziekin batera. Urriaren 23ko irudiak, berriz, Erasmo Romero Kolonbiako armadako sarjentoa eta Dianel Rodriguez tenientearenak dira. Estatubatuarrak ageri diren irudiak, urtarrilaren 1ekoak direla adierazi du Restrepok.

Ingrid Betancourt 2002an bahitu zuten FARC Kolonbiako gerrilak eta orain arte ez da aurkitu bizirik dagoela frogatzen duen aztarnarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.